berriak

2022rako lan publikoaren eskaintza Bidausi Mankomunitatean

2022-05-13T11:21:01+00:0013/05/2022|berriak|

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren apirilaren 28ko 2/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza. Gainerako informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean aurki daiteke, hurrengo webgunean: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/92/95

Iritsi da Errefus Txapelketa Bidausira

2022-05-11T08:25:49+00:0011/05/2022|berriak|

Errefus Txapelketan (RestoKopan) lehiatzen ari gara jada eta bi hilabeteren buruan jakinen dugu nork irabazi duen, hau da, zein ibilbidek bildu duen hondakin gutxien bere edukiontzi berdean, Errefusaren edukiontzian. Bidausin ekialdeko ibilbideak mendebaldekoarekin da norgehiagokan, hortaz so egin ezazu ea zer ibilbidetan zauden dagoeneko parte-hartzen ari baitzara. Emaitzak hobetzeko edukiontzi berdera behar dena bakarrik (Errefusa)

Bilketa berria Traeco Ingurumenarekin

2022-01-18T08:29:08+00:0018/01/2022|berriak|

Bidausi Zabor Sendoen Batzak hitzarmen bat sinatu berri du Traeco Ingurumena-rekin hurrengo 2022-2026 urte tarterako. 2022ko otsailaren 1etik aurrera, euskal enpresaren gain izanen da Bidausi Mankomunitatearen esparruko hiri-hondakinen errefuxa, ontzi eta paper/kartoien bilketa; nekazal jatorriko plastiko eta artilearen bilketa; tratamendu-zentrura garraioa; eta edukiontzi guztien garbiketa.

Erabilitako kafe-kapsulendako edukiontzi berriak

2022-01-04T10:09:03+00:0004/01/2022|berriak|

Erabilitako kafe-kapsulendako 6 edukiontzi berri ezarri dira: Aribe, Auritz, Aurizberri, Erro, Luzaide eta Orotz-Betelun. Hauetan, gainekaldean duen ataritxo batetik, mota guztietako kafe-kapsulak utz daitezke. Dirudienez, produktu hauek gero eta gehiago erabiltzen ari dira eta aurrerapauso bat eman nahi izan da soila ez den hondakin bat egoki kudeatzeko. Erabilitako kafe-kapsula nahasitako hondakin bat da (batetik, ontzia

Nafarroako Gobernuak 14.000 € baino gehiago finantzatu dizkio Bidausiri hainbat proiektutarako

2021-11-26T10:46:23+00:0026/11/2021|berriak|

Nafarroako Gobernuak, bere 2021eko Hondakinen Fondoa dirulaguntzaren bitartez, 14.634,22 € dirulaguntza baimendu dio Bidausi Mankomunitateari hondakinen gaineko bortz proiektu burutzeko. Hasteko, 3.560 € onartu ditu poltsa berrerabilgarrietarako, zeinekin bertze motatako poltsen eta bereziki erabilera bakarreko plastikozkoen erabiliera murriztea espero dugun. Halaber, 1.294,22 € baimendu ditu taberna eta jatetxeendako beirazko pitzerak erosteko, Mankomunitateko logoa eta "hondakinik

2022tik aurrera egin beharreko bilketen kontrataziorako baldintzak eskuragarri daude

2021-10-16T12:14:46+00:0016/10/2021|berriak|

Bidausi Mankomunitateak 2022. urtetik aurrera hondakin nagusien bilketarako kontratazio berriarendako baldintzak argitaratu ditu. Hemen ikus daitezke. Heldu den abenduaren 31an Urbaser enpresarekin daukagun hitzarmena amaitzen denez, errefuxa, ontzi arin, paper eta kartoi eta bertzelakoendako bilketetarako, hala nola dagokien edukiontzien garbiketarako baldintzak argitaratu dira.

Aintzioak Organikopa irabazi du Bidausin

2021-09-17T15:48:48+00:0017/09/2021|berriak|

21 laguneko Erroibarko herri honek Nafarroako hainbat Mankomunitatetan egindako “lehiaketa” erraz irabazi du. 2021eko urte honetan estreinatu da Organikopa, gai organiko gehiago bereizteko helburuarekin, zabortegietan amaitu ez dezan. Bidausin etxebizitzen %25k konpostaketan izena emana dute, baina Aurrera egin behar dugu gehiago bereiz dadin. Hori delat eta, maiatzaren 3tik uztailaren 3ra bitarte, jendeak bere etxeko hondakin

Abiatua da Organi-Kopa BIDAUSIN

2021-05-05T07:29:09+00:0005/05/2021|berriak|

Organi-Kopa Nafarroa mailan eginen den lehiaketa bat da, non 11 mankomunitate eta 92 herrik parte hartzen dugun, bere gai organikoak gehien eta hobekien bereizten dituena zein den ikusteko. BIDAUSIn 8 herrik eman dute izena: Aintzioa, Aria, Aurizberri/Espinal, Bizkarreta-Gerendiain, Garralda, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Lintzoain eta Orbaizetak hain zuzen ere. Auzo konpostaguneak diren herrietan (Garralda eta Orbaizetan),

Auzokonpostagune berria Urrobi kanpinean

2020-09-21T07:54:35+00:0021/09/2020|berriak|

2020ko irailaren 12an auzokonpostagune berri bat estreinatu da Bidausin, Urrobi kanpinean hain zuzen ere. Gune honek, bigarrena Garraldakoarekin batera, kanpineko bezeroek haien gai organikoa bereiztea ahalbidetuko du. Bere gai organikoa bereizten duen kanpineko erabiltzaileak aise dauka. Tenis kantxaren atzealdean den auzokonpostagunera jo beharko du, bere organikoa bota, han berean aurkituko duen gai idorra gaineratu eta

Bidausi Mankomunitatearen jakinarazpena koronabirusari aurre egiteko

2020-03-18T08:44:55+00:0018/03/2020|berriak|

COVID-19-aren aurka prebenitzeko, Bidausitik ematen diren zerbitzuetan hurrengo aldaketen berri eman nahi dugu: Ez da aurrez-aurre inor artatuko, telematikoki baizik: 636 111 682 telefono zenbakian eta ayuntamiento@garralda.es edo bidausi@hotmail.com helbide elektronikoetan. Emauseko Trapuketarien atez-ateko zerbitzua bertan behera gelditzen da. Hala ere, 012 telefono zenbakian bizilagunen abisuak hartzen jarraituko da, zerbitzua berriz abiatzean hondakin horien bila

Go to Top