Erabilitako kafe-kapsulendako 6 edukiontzi berri ezarri dira: Aribe, Auritz, Aurizberri, Erro, Luzaide eta Orotz-Betelun. Hauetan, gainekaldean duen ataritxo batetik, mota guztietako kafe-kapsulak utz daitezke.

Dirudienez, produktu hauek gero eta gehiago erabiltzen ari dira eta aurrerapauso bat eman nahi izan da soila ez den hondakin bat egoki kudeatzeko. Erabilitako kafe-kapsula nahasitako hondakin bat da (batetik, ontzia dauka eta, bertzetik, barneko kafe-hondarra), hori dela eta ezin da edukiontzi horira bota, baizik eta errefuxaren edukiontzi berdera, gero zabortegian amaitzeko. Egia da saltzen dituzten enpresa handien dendetan birziklatzeko biltzen direla, baina gure zonaldean ez dago holakorik. Orain bai!

«Kafea Eco» proiektuarekin, ontzia eta kafe-hondarren zatiak birziklatzea lortzen da. Orokorrean plastikoz edo aluminioz eginak diren ontziekin hiri-altzariak egiten dira, materialari bigarren bizi bat emanez. Errate baterako, edukiontzi berrion zati marroiak birziklatutako gai honekin eginik daude eta hurbiletik ikusgai dira plastiko marroi arteko aluminio puska txiki eta distiratsuak. Hondarrekin, berriz, gai organikoak izaki, substratu eta ereiteko kit-ak ekoizten dira.