2017an hasi da konpostaketa zabaltzeko kanpainia berri bat Mankomunitatearen teknikariak buruturik, etxez-etxe doana konpostaketaren onurak eta erabilpena azalduz. Gerora, interesa duen oro deitua izanen da hezkuntza labur bat eta tresnak jaso ditzan. Behin erabiltzaileak prozesua hasita duelarik, teknikariaren jarraipena izan dezake edozer zalantza argitzeko edota edozein urratsetan laguntzeko
Eska ezazu zure konpostagailua, materiala, hezkuntza eta jarraipena doakoak dira!
Hots egiguzu ala idatz iezaguzu Bidausi Mankomunitatera:
948 764008 / 636 111 682
bidausi@hotmail.com
Kanpainia honekin etxebizitzen %50era iritsi nahi da, Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planak finkatzen dituen helburuak erdiesteko. Emeki-emekia eta herrien arabera, bi konpostaketa-mota agertuko zaizkigu: etxe-konpostaketa eta auzo-konpostaketa.
-
-
Etxe-konpostaketa nork bere etxean egiten duena da, honetarako lur sailen bat edukitzea komeni da, konpostagailua ezarri eta lortutako konposta banatzeko.
-
Auzo-konpostaketa bada baita ere, lur sailik ez duen etxebizitza multzo bati konposta egiteko aukera ematen diona. Kasu honetan, hauentzat guztientzat eskuragarri den tokiren batean kokatutako konpostagailu handiago batzuk lagun batzuen artean partekatzen dituzte.
-
Konpostaketak Bidausin badu bide luzea egina, 2010ean hasi zen lehendabiziko kanpainia eta 2012an berriz egin zen, Vermican enpresaren bitartez eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren laguntzaz, beharrezko tresnak dohainik ematen zituena. Horren ondorioz, 180 bat konpostagailu ezarri zen gure lurretan, orain jarraipen egokiaz goza dezaketenak.