Konpostaketa, naturak gauzatzen duen gaien zikloa ixten duen eguneroko prozesuaren imitatze eta hobetzea baino ez da, gai organikoen ustelketa eta nutrienteen zorura itzultzea barne hartzen dituena. Humus hau lortzeko prozesuaren ezagutzak, oihanetan hilabete edota urte ugari irauten duena, konpostagailuan nabarmen lastertzea ahalbidetzen du. Etxeetan, sukalde, baratze eta lorategietan sortutako hondar organikoak erabil daitezke kalitatezko ongarri naturala lortzeko.
Ekoizten den konposta, mikroorganismo eta intsektuek egindako deskonposaketa aerobikoaren (oxigenoaren presentziaz egiten dena) emaitza dena, ongarri itzela da.
Prozesuaren iraupena 3 eta 9 hilabeteren artekoa da, inguru-baldintza eta jarraipenaren araberakoa. Azkenean, 100 kg gai organikotik, 30 kg konpost inguru lortuko dira. Ondutako konpostak, kolore marroi iluna, oihan-usain atsegina eta itxura homogeneoa izanen du, non ez zaizkion jatorrizko gaiak ezberdinduko (gehienez ere hezurtxo edo abartxoren bat).