Errefus Txapelketan (RestoKopan) lehiatzen ari gara jada eta bi hilabeteren buruan jakinen dugu nork irabazi duen, hau da, zein ibilbidek bildu duen hondakin gutxien bere edukiontzi berdean, Errefusaren edukiontzian.
Bidausin ekialdeko ibilbideak mendebaldekoarekin da norgehiagokan, hortaz so egin ezazu ea zer ibilbidetan zauden dagoeneko parte-hartzen ari baitzara. Emaitzak hobetzeko edukiontzi berdera behar dena bakarrik (Errefusa) bota behar duzu eta bereizi ongi organikorik ala edukiontzi urdin, hori edota Emauseko Trapuketariei dagokien zerbait joan ez dadin.
Errefusaren bilketa astez-aste nolakoa den ezagutzeko, webgune honetara jo https://residuosnavarra.com/
Zer da Errefusa? Edukiontzi berdera joan behar duenari deitzen diogu Errefusa, birziklatu ezin diren hondakinak baina egunerokotasunean gutxi direnak osatuta: ispiluak eta beira laua, kopak, edalontziak, pixoihalak, preserbatiboak, maskarak, keramika, hortzetako eskuilak eta higienerako bertze tresna batzuk, toallatxoak, makilatxoak, garbiketa hondarrak, eta abar.
Zer ez da Errefusa? Plastikozko enbaseak, latak eta brikak ez dira errefusa eta enbaseetarako edukiotzi horira doaz. Kartoizko enbaseak, paperak, egunkari eta aldizkariak ez dira errefusa eta edukiontzi urdinera doaz. Gai organikoa ez da Errefusa, konpostagailuetan edo edukiontzi marroian utzi behar da, hauxe da edukiontzi berdean topatzen ahal dugun gehiena eta hona botatzea saihestea gehien aholkatzen duguna.
Zein da ekialdeko ibilbidea? Abaurregaina, Abaurrepea, Garaioa, Hiriberri, Aribe, Aria, Orbara, Orbaizeta, Garralda, Oroz-Betelu eta Auritz.
Zein da mendebaldeko ibilbidea? Luzaide, Orreaga, Aurizberri, Mezkiritz, Bizkarreta-Gerendiain, Lintzoain, Erro, Esnotz, Orondritz, Aintzioa, Loizu, Ardaitz eta Zilbeti.
RestoKopa edo Errefus Txapelketa Nafarroa osoan jokatzen ari da, ia Entitate gehienek parte hartzen dute 183 herrirekin.