2020ko irailaren 12an auzokonpostagune berri bat estreinatu da Bidausin, Urrobi kanpinean hain zuzen ere. Gune honek, bigarrena Garraldakoarekin batera, kanpineko bezeroek haien gai organikoa bereiztea ahalbidetuko du.
Bere gai organikoa bereizten duen kanpineko erabiltzaileak aise dauka. Tenis kantxaren atzealdean den auzokonpostagunera jo beharko du, bere organikoa bota, han berean aurkituko duen gai idorra gaineratu eta alde eginen du. Nahasi eta prozesua kontrolatzeko lanetan kanpineko langileak arituko dira, Mankomunitatearen laguntzaz.
Esker mila Urrobi kanpinari gune komunitario hau ezartzeko erraztasun eta gogoarengatik, haien bezeroek hondakin organikoak bereizi eta alferrik gal ez ditzaten.
Konpostaketa, edozein dela ere (etxekoa, auzokoa, industriala, etab.) beharrezkoa da gai organikoa bereizi eta edukiontzi berdera joan ez dadin, non arazaoak sortzen dizkigun: helburu legalak betetzea galarazten du, kudeaketa garestiagoa da eta ingurumenerako kutsakorragoa da.
Aldiz, gai organikoa bereizi ezkero, onura garrantzitsuak lortzen ditugu:
- 2017-2027 Nafarroako Hondakinen Planaren helburuak lortzen laguntzen du: 2020an biztanleriaren %75 bere gai organikoa bereizteko aukera izan behar duela dioena, nahiz eta orain %25ak bakarrik duen. Halaber, 2020an sortutako gai organikoaren %50a bereizi behar dela dio, oraindik %20aren inguruan badago ere.
- Bestalde, ekonomikoagoa da: bertako konpostaketarekin (etxekoa zein auzokoa) garraioan aurrezten da, edukiontzi berdea gutxiago betetzen baita. Horrez gain, zabortegian amaitzen duen tona bakoitzeko ordaindu behar da eta horra doanaren gehiengoa edukiontzi berdetik dator. Gainera, organikoa bereizten duten lagunek aurreztea ahalbidetzen dutenez, %20ko deskontuaz gozatuko dute etxebizitzaren urteko zabor-tasan.
- Azkenik, ingurugiroari mesede egiten dio: gai organikoa bereizita, gutxiago garraiatuko da edukiontzi berdearengatik, gutxiago kutsatuz. Ez hori bakarrik, gai organikoa zabortegian amaitzean gas kutsakorrak igortzen ditu, konpostatzean eta lurrean aplikatzean, berriz, gasok xurgatzen ditu. Ondorioz, ezberdintasun handia dago alor honetan, konpostatzean klima aldaketaren aurkako borrokaren alde egiten dugu.