Bidausi Zabor Sendoen Batzak hitzarmen bat sinatu berri du Traeco Ingurumena-rekin hurrengo 2022-2026 urte tarterako. 2022ko otsailaren 1etik aurrera, euskal enpresaren gain izanen da Bidausi Mankomunitatearen esparruko hiri-hondakinen errefuxa, ontzi eta paper/kartoien bilketa; nekazal jatorriko plastiko eta artilearen bilketa; tratamendu-zentrura garraioa; eta edukiontzi guztien garbiketa.