Etxe-konpostaketa ez da zaila, haatik, ohitura aldaketa bat eskatzen du.

  • Hasteko, sukalderako 10 litroko ontzi bat ematen da, bertan sortutako janarien hondar guztiek bota daitezen, hala gordinak nola sukaldatuak, gai hezea izanen direnak. Gisa berean, kimaketa hondarrak gordetuz joanen dira, egoki xehatuak gure gai lehorrak osatuko dutenak.

  • Ondoren, ontziko hondakinak edukiontzira bota beharrean, konpostagailura eramanen dira, horretarako etxe inguruan den baratze edo lur eremuren batean kokatzea gomendatzen delarik.

  • Hondarrekoz, konpostagauiluan metaturiko edukiak 5-15 egunetik edo gai aunitz gehitzen denean nahastea gomendatzen da, aireztagailuaren laguntzaz, gai lehor pixkaren bat botatzeaz gain.