Aurten 40 jardunaldi progrmatu dituzte Bidausira Emauseko Trapuketariek. Kopuruak gora edo behera egin dezake eskaeraren arabera. Honenbestez, beti bezala, eman ezazue abisu zuen hondakinez lehenbailehen eta adi egon pasako diren data zehatzaren berri eman arte.
Bidausitik igaroko dira 2026an honakoetan:
Baita ere pdf moduan
2024. urtean Bidausitik 56 tona hondakin bildu zuten, honek esan nahi du 24 kg hondakin eman zitzaiela Emauseko Trapuketariei biztaleko, horietatik %81 berreskuratu zelarik.
Emauseko Trapuketariak Fundazioa asmo eta konpromezu sozialak dituen kolektiboa da, objektu eta material ezberdinen bilketa, errekuperaketa eta birziklapenean diharduten 180 lagun inguruz osatzen dena.
Bilketa hau 1993. urtean hasi zen Bidausin eta gaur egun berdinean jarraitzen du, atez-ate traste handiak, TEEHak (tresna elektriko eta elektroniko handiak), arropak eta pilak (jendeak herrietan diren pilendako ontzian uzten dituzten pilak biltzen dituzte) jasoz

