SUKALDE, BARATZE ETA LORATEGIKO GAI ORGANIKOA

Bai No

  • Sukalde, baratze edo lorategian jatorria duen eta biodegradagarria den edozer
  • Biodegradagarria ez den gaia (metala, beira, plastikoa..)
  • Biodegradagarria den, baina pozoi, eritasun edo produktu kimikoez kutsatua dagoen gaia
Aholkua: gai “berde” eta “marroia” era proportzionalean gaineratu, 2 cm eta 10 cm bitarteko tamainako gaia izatea eta astean bitan aireztatu.

PAPER ETA KARTOIZKO ONTZIAK

Bai Ez

  • Edozein motatako paper eta kartoizko ontziak
  • Aldizkariak
  • Egunkariak
  • Paper eta kartoi ZIKINAK
  • ZIKIN dagoen sukaldeko paper eta paperezko mukizapiak (hau guztia edukiontzi berdera edo konpostagailura doa)
Aholkua: toles eta hertsa ezazu gaia ahalik eta hobekien. Erabil ezazu kutxa huts bat paper eta kartoi guztiak edukiontzira eramateko edota, bertzenaz, berrerabil ezazu bertze poltsa motaren bat, ez da zikinduko eta.

LATAK, BRIKAK ETA PLASTIKOZKO ONTZIAK

Bai Ez

  • Birziklapen ikurra daraman edozein plastikozko ONTZI
  • Poltsak eta plastikozko BILDUKIAK
  • Aluminiozko BILDUKIAK
  • Lata ONTZI metalikoak (freskagarri edo kontserbenak)
  • BRIKAK
  • Gai kutsakor edo arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak (disolbatzaile, margo…), birziklatzeko etxolara joan behar dutenak
  • ONTZIA EZ DEN plastiko oro (jostailuak, fruta eta barazki kutxak, boligrafoak), berdera doana
  • Produktu industrialen ontziak (garrafak eta edukiontzi handiak bezalakoak)
Aholkuak: hondakinak solte edo poltsa itxietan utz daitezke. Ontziak hutsik eta ahal bezain tolestuen botako dira, bata bertzearen barnean sartu gabe, baina.

BEIRAZKO BOTILAK, ONTZIAK ETA POTOAK

Bai Ez

  • Beirazko botil, ontzi eta potoak
  • Kortxo edo ontzien estalkiak
  • Kristala (edalontziak, ispiluak…)
  • Keramika
  • Bonbila edo fluoreszenteak
Aholkua: ontziak bota aurretik, kendu itzau kortxoak (berdera doazenak), tapoiak (horira doazenak) eta estalkiak (horira doazenak).

TRASTE HANDIAK, TEEH, ARROPA ETA PILAK

Bai Ez
  • Traste handiak, TEEHak (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak) eta arropak
  • TEEH txikiak eta bertze edukiontzi nagusiei dagozkien gaiak: papera eta kartoia, ontzi arinak edota beira.

Haiekin harremanetan ezartzeko 948 98 18 22 telefono zenbakira deitu behar da. Ondoren, hondakinak zeintzuk diren adierazi beharko duzu, gutxi gora-behera tamaina eta pizua zehaztuz.

ETXEKO HONDAKIN ARRISKUTSU ETA KUTSAKORRAK

Bai Ez
  • TEEH (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak) txikiak. Handiak Emauseko Trapuketarietara
  • Kontsumo baxuko bonbilak eta fluoreszenteak
  • Ibilgailuko iragazki eta olioa (ongi itxitako plastikozko ontzietan)
  • Jostailu txikiak. Ez badira sartzen, Emauseko Trapuketarietara
  • Margo eta bernizak (ongi itxitako ontzietan)
  • Garbitzeko produktuen hondarrak
  • Kola, silikona eta urin hondarrak
  • Pozoiak
  • Toner eta tinta kartutxoak
  • VHS, kasete, CD eta DVDak
  • Bilketa berezituan sar daitezken gainerako hondakinak
Argibideak: birziklatzeko etxolak dituen ahoetan beretan zer bota daiteken dago paraturik

ERREFUXA

Bai Ez

  • Pixoihal eta konpresak
  • Keramika
  • Edalontzi eta ispiluen kristala
  • Metalezko objektu txikiak
  • Ontziak ez diren plastikoak (lodi eta gogorrak izan ohi direnak)
  • Goma edo latex-eko objektuak
  • Gai organikoak (NAHIZ ETA BIZIKI AHOLKATU KONPOSTAKETAN PARTE HARTZEA)
  • Bertzelako edukiontzietan biltzen dena: papera, kartoia, plastiko eta metalezko ontziak, brikak, beira, arropak, pilak, hondakin arriskutsu edo kutsakorrak, traste handiak, TEEHak (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak)…
Aholkuak: zaborra boltsa itxietan bota ezazu. Gairen batekin zalantzarik izanez geroz, egiazta ezazu ea gainerako edukiontzietara botatzea dagokion, hala ez bada, edukiontzi berdera bota beharko da.

EDOZEIN MOTATAKO PILAK

Bai Ez
  • Edozein motatako pilak
  • Pilen ontzi eta bildukiak

SUKALDEKO OLIO ERABILIA

Bai Ez
  • Erabilia izan den eta janari jatorria duen olioa
  • Ibilgailuen olioa
Aholkua: sar ezazu sukaldeko olio erabilia ongi hetsirik dagoen plastikozko ontzietan edukiontzira bota ahal izateko.

ERABILITAKO KAFE KAPSULAK

Bai No
Capsulas café

  • Plastiko edo metalezkoak diren erabilitako kafe kapsulak
  • “Konpostagarriak” izendatutako kafe kapsulak
  • Ez da etxe-hondakin bat, baina abeltzainei zerbitzua eskaintzen zaie plastikoak bota edota erre ez daitezen.
  • Ez dagokio edukiontzi horiari hau jasotzea, ontzia ez den eta birziklatzeko tratamendu zaila duen plastiko batez ari garelakoz.
  • Kudeaketa eta tratamendu gastuak zerbitzua erabiltzen duten abeltzainek ordaintzen dute.
  • Ez da etxe-hondakin bat, baina abeltzainei zerbitzua eskaintzen zaie artilea gaizki bota edota erre ez dezaten.
  • Artilearen tratamendu gastuak zerbitzua erabiltzen duten abeltzainek ordaintzen dute.

Hutsik edo hondarrekin dauden sendagai ontziak eta beren bilduki guztiak botiketan bil daitezke. Herri hauetan ditugu:

  • Aribe
  • Auritz
  • Luzaide
  • Erro