Berriak

BERDEA BETETZEN DUTEN ABARROK KONPOSTATZEKO BALIO DEZAKETE

2018-02-23T11:45:57+00:0025/08/2017|Ekintza ezegokiak|

Irudian, norbaitek abar handi batzuk edukiontzi berdera bota zituela dago ikusgai, zentzuzkoa ez izanagatik debekaturik ez dagoena. Gaur egun, edukiontzi berdera errefuxa (inolaz ere birziklagarria ez dena) eta gai organikoak bota daitezke, hala ere, BIZIKI GOMENDATZEN DUGU ORGANIKOA KONPOSTAKETAREKIN baliatzea. Horrelakoetan, hurrengorako gogoan izan Mankomunitatearekin harremanetan jartzea berdera bota aitzinetik, traba handia den hondakin hau

Estatuko laguntzak lortu dira hainbat proiektutarako

2018-02-10T21:21:15+00:0024/07/2017|berriak|

Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, aurreko urteak legez, ingurumenaren aldeko PIMA izeneko planaren baitan laguntzen deialdia egin zuen, klima-aldaketaren aurkako borrokarako. Konpostaketa sustatzeko neurrientzat laguntzak eskaintzen ditu zehatz-mehatz eta Bidausiren bi proiektuk lortu dituzte. Proiektu bat, sortzaile handiei gai organikoen bilketa berezituaren ezarpenan datza eta 5.517 €-ko laguntza lortu du, proiektu osoaren %80a.

GAIZKI UTZITAKO KOLTXOIAK

2018-02-23T11:48:43+00:0018/07/2017|Ekintza ezegokiak|

Edukiontzi-puntu honetan bi koltxoi agertu ziren. Koltxoiak traste handitzat ditugu, bada, Emauseko Trapuketariei dagokie biltzea, gure erosotasunerako ETXERAKO ATARIRA DATORKIGUN erakundeari. Ordutegiak direla eta norbaitek ezin badu egun horietan etxean egon, Mankomunitateari deitu eta soluzioa bilatuko diogu, EZ DITZAZUELA BERDERA SEKULAN BOTA. Emauseko Trapuketarien 2018ko egutegia hemen duzu.

Gai organikoei buruzko nafar kanpainiaren aurkezpena

2018-02-23T11:27:31+00:0017/05/2017|berriak|

Munduko birziklapenaren egunarekin batera, Nafarroako Gobernuak eta hondakinen mankomunitateek hondakinen bereizketa egokiak sustatzeko eta biohondakinen bereizketaren garrantziaren Berri emateko kanpainia bat abian ezarri dute. “Marroiak? Bai, mila esker” dugu kanpainiarako hautatutako leloa, gai organikoak diren hondakin guztiak, batez ere janariak, kimaketak eta lorezaintzazkoak, bilketa berezituan edota konpostaketan biltzea bilatzen duena. 2015ean 120.000 tona

Edalontzi berrerabilgarri berriak

2018-02-10T21:23:42+00:0008/05/2017|berriak|

Bidausi Mankomunitateak edalontzi berrerabilgarri batzuk erosi ditu, gure eremuko edozein pertsona edo erakundek beren festa eta ekitaldietan erabil ditzan. Neurri hau prebentziorako egiten diren ekintzetako bat da, hauei esker nabarmen gutxitzen direlako erabilera bakarreko edalontzien erabilera eta berrerabilpena sustatzen delako ingurumenaren mesedetan. Era berean, jaien ondorean erabilera bakarreko edalontziekin hagitzen diren bazterren itxura txarra murrizten

Teknikari berria Bidausirako

2018-02-10T21:24:07+00:0015/03/2017|berriak|

Martxoaren 2017an teknikari baten kontratazioa ematen da oposaketa bidez konpostaketaren hedapena eta birziklapen arloko sentsibilizazio lanetan iharduteko. Nafarroako 2017-2027 Hondakinen Plana dela eta, 2017-2027 urteetarako erronkak aldatu dira eta bertzelakoak lantzea beharrezkoa suertatzen da, hala nola, hondakinen prebentzioan, gai organikoaren jasotze eta tratamenduan eta errefuxa zatikiaren kopuruaren murrizketan.

Fran Juamperez, Mankomunitateko lehendakari berria

2018-02-10T21:24:33+00:0027/02/2016|berriak|

Aurizberriko Esteban Juanarenaren lehendakaritzaren ondoren, 2016ko otsailaren 22an Fran Juamperez, Garraldako semeak, hartu du lekukoa. Bere lehenengo ekintzen artean konpostaketarako teknikari baten kontratazioa, etxe-konpostaketarako kanpainia berriaren abiatzea, auzo-konpostaketarako saiakera bat burutzea eta webgune berriaren irekitzea ditugu. Diario de Noticias egunkariak argitaratutakoa ikus daiteke hemen.

Go to Top