Nafarroako Gobernuak bi proiektu gauzatzeko dirulaguntza eman dio Bidausiri.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia ebatzi zuen. Bidausi Mankomunitateak proiektua bat aurkeztu zuen eta dirulaguntzetarako hautatua izan da.
Proiektuak gai organikoaren gaineko eta birziklapen orokorraren gaineko ardura eta konpostaketaren hedatzea jorratzen du, horretarako 3.000 €-ko laguntza lortuz, eman zitekeen laguntzarik handiena eta proiektu osoaren %45a.