Bidausi Mankomunitateak edalontzi berrerabilgarri batzuk erosi ditu, gure eremuko edozein pertsona edo erakundek beren festa eta ekitaldietan erabil ditzan. Neurri hau prebentziorako egiten diren ekintzetako bat da, hauei esker nabarmen gutxitzen direlako erabilera bakarreko edalontzien erabilera eta berrerabilpena sustatzen delako ingurumenaren mesedetan. Era berean, jaien ondorean erabilera bakarreko edalontziekin hagitzen diren bazterren itxura txarra murrizten da eta garbiketa askozaz ere erraz eta arinago egiten da.
Bi motatako edalontziak dira: 50 cl-koak, konbinatu eta litro hereneko edarientzako; eta 30 cl-koak, bazkari, ardo, freskagarri, likore, kaña eta abarretarako aproposak.
Eskatzeko prozedura hagitz erraza da: pdf honetan dago infromazio guztia eta esteka honetan hauen eskaera egiteko fitxa. Erabil itzazu zure festetan!