Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, aurreko urteak legez, ingurumenaren aldeko PIMA izeneko planaren baitan laguntzen deialdia egin zuen, klima-aldaketaren aurkako borrokarako. Konpostaketa sustatzeko neurrientzat laguntzak eskaintzen ditu zehatz-mehatz eta Bidausiren bi proiektuk lortu dituzte.
-
Proiektu bat, sortzaile handiei gai organikoen bilketa berezituaren ezarpenan datza eta 5.517 €-ko laguntza lortu du, proiektu osoaren %80a.
-
Bertze proiektu batek etxe-konpostaketaren hedapena eta auzo-konpostaketa gune baten eraikitzea ditu barne, laguntzak honen %98a hartzen duelarik, 69.034 €-rekin.