Hasteko, Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planak honakoa aipatzen duelako gai organikoen bilketari buruz:
- FORS-aren (frakzio organikoaren bilketa berezituaren) hedapena biztanleriaren %75-era iritsiko da 2020an eta %100-era ailegatuko da 2022an
- Gai organikoen %50-aren bilketa 2020an eta %70-arena 2027an.

Helbururik nagusiena zabortegietan uzten den hondakin kopurua murriztea da, bidenabar hain aberatsa den gai organikoen baliabide hori probestuz, orain egiten denaren alderantziz. Kontuan hartzekoa da sortzen dugun hondakinen %30-40-a gai organikoak direla eta konpostaketaren bidez bere jatorrian kudea daitekela.