2016ko abenduaren 14ean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Honakinen Plana onetsi zuen, ekonomia zirkularreko printzipioei jarraiki 2017-2027 urteetarako hondakinen prebentzioa eta kudeaketa gauzatzeko.

Planak alderdi guztien arteko jarrera arduratsu, solidario eta gardenak lehenesten ditu. Gisa berean, “kutsatzen duenak, ordainduko du” filosofiara bideratzen gaitu.

Bere xede nagusien artean honakoan azpimarratzen ditugu, prebentzioaz, gai organikoez eta errefuxaz ari direnak, gehienak gainera datorkigun 2020. urterako.

tabla-plan-residuos-navarra

Prebentzioa, sortutako hondakin kopurua murriztea da, ehunekoak 2010ean sortutakoarekin alderatzen delarik.

Gai organikoentzat, gaiok bertan tratatzea ahalbidetzen duen edozein konpostaketa mota sustartzea da proposatzen dena. Planak dakarrenez, 2022rako gai organikoen bilketa berezitua ezarririk egon beharko du lurralde osoan eta 2027rako gai organiko guztien %70 biltzea nahi da, %10eko inpropio kopuruarekin.

Hondarrekoz, errefuxaren %100aren tratamendua erdietsi nahi da, hots, zuzeneko zabor-botatzerik ez izatea zabortegietan.