Vermicanek Garraldan eman ditu konpostaketaren gaineko hezkuntza eta hau burutzeko materiala

Etxe-konpostaketa egiten jakiteko eta prozesua burutzeko materiala banatzeko bilera eta hitzaldi bat egin da Garraldan. Bertara aldez aurretik konpostaketa egiteko eskaera egina zuen lagun multzo bat deitua izan zen eta Garralda inguruan kartelak paratu ziren hau iragarriz.

Hitzaldi hau, Vermican enpresako teknikari batek eman zuena, aurreko urteetan egin diren kanpainien eta fite Mankomunitateak bere baliabideekin emanen duenaren arteko zubia izan da.