2024 Hondakinen Funtsaren dirulaguntzei esker, etxeko hondakinen fluxuarenak, Bidausik ekintza ezberdinak aurrera eraman ahal izan ditu.
Hondakinekin garrantzitsuena prebentzioa da eta arlo horretan aitzindaria izan da menstruazio kopa eta kuleroak, hala nola konpresa berrerabilgarriak sustatuz eta laginak oparituz. Era berean, hondakinen prebentzioaren inguruko aholkuak dakartzan eskuorriak sortu dira eta ontzirik gabeko erosketa sustatu nahi izan da inguruko harategi eta arraindegi ibiltarietan, hauen bitartez banatu ziren tuperrekin.
Hondakinen kudeaketaren bigarren maila batean berrerabilpena daukagu eta 3 ekintza burutu dira Mankomunitatetik: arropa moldatu eta berrerabiltzeko bi tailer, norbanakoak bizikletak konpontzeko tailer bat eta Bidausiko lehen produktuen berrerabilpen eta trukerako azoka.
Hirugarrenik, hondakinen birziklapenari dagokionez, hondakinen sailkatze horretan eragin nahi izan dugu eta informazio eta sentsibilizazioaren ildoan aritu gara. Ondorioz, 2025erako egutegiak eta hondakinen eskuorri orokorrak banatu dira, edukiontzi berde eta horietan pegatina berriak ezarri eta, azkenik, informazio panel batzuk editatu dira.
Egunero hobetzen joan gaitezen!