Ekintza ezegokiak

Ekintza ezegokiak2018-02-23T11:39:35+00:00

MANKOMUNITATEARI KALTE EGITEN DIOTEN EKINTZA EZEGOKIAK

Noizbehinka, jendeek itxuraz “erraz” eta “erosoen” deritzotena egiten dute hurrengo kasuetan ageri diren bezalakoak gertatuz. Ekintza hauek, gizalegearen kontrakoak izateaz landa, ingurumenarekiko eta bertzeekiko errespetu falta erakusten dute baita ere. Horrez gain, hainbertzeko turismoa dakarren gure eskualde eder, herrikoi eta berde honen irudia franko itxusitu egiten du.

Ekintzok, ez bitez ezjakintasunak burutuak izan, zeinahi zalantza izanez geroz edota holakorik ikusiz geroz adieraz iezaguzu aurrerantzean berriz gerta ez daitezen.

Emausera deitzea erosoena da

31/07/2018|

Bidausiko bizilagun guztiei oroitarazten zaie traste handiak, gailu elektriko oro eta ehunak Emauseko Trapuketariek biltzen dituztela, 948 98 18 22 zenbakira deituz. Hilabetean bitan datoz atez-ate hondakinak bilduz, ezin erosoago. Etorri baino egun pare bat lehenago deituko zaituztete bilketaren xehetasunak adosteko eta, elkartzea ezinezkoa balitz, beti utz daitezke hondakinak etxe ondoan, bizilagunen bati erraten ahal zaio edota Mankomunitateari laguntza eska diezaiokezue.

Ez dadila argazkian bezala gertatu, balia itzazue Emauseko Trapuketariak!

BIRZIKLATZEAN EGIN BEHAR EZ DENAREN LEKZIOA, HOBETU BEHARRA DAGO!

19/09/2017|

Eredu txarra dugu hau, ikuspuntu askotatik begiratuta. Hasteko, tolestu gabeko kartoizko kutxak ageri dira edukiontzi berdean, nagusiki paperak dituelarik. Jarraitzeko, tresna elektriko eta elektronikoak ere baziren, irudian dugun ordenagailu pantaila kasu.

Norbaitek oraindik ez baleki, PAPERA ETA KARTOIA URDINERA egoki tolesturik egotzi behar dira eta TRESNA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOAK TRAPUKETARIEK bildu behar dituzte. 2018az geroztik, tresna mota txiki hauentzat “Birziklatzeko Etxola” ere izanen dugu.

BERDEA BETETZEN DUTEN ABARROK KONPOSTATZEKO BALIO DEZAKETE

25/08/2017|

Irudian, norbaitek abar handi batzuk edukiontzi berdera bota zituela dago ikusgai, zentzuzkoa ez izanagatik debekaturik ez dagoena. Gaur egun, edukiontzi berdera errefuxa (inolaz ere birziklagarria ez dena) eta gai organikoak bota daitezke, hala ere, BIZIKI GOMENDATZEN DUGU ORGANIKOA KONPOSTAKETAREKIN baliatzea.

Horrelakoetan, hurrengorako gogoan izan Mankomunitatearekin harremanetan jartzea berdera bota aitzinetik, traba handia den hondakin hau egituratzaile bihurtzeko makina birrintzailea daukagulako, dagokion udalak hau metatzeko lekuren bat zehazturik eduki ala ez.

GAIZKI UTZITAKO KOLTXOIAK

18/07/2017|

Edukiontzi-puntu honetan bi koltxoi agertu ziren. Koltxoiak traste handitzat ditugu, bada, Emauseko Trapuketariei dagokie biltzea, gure erosotasunerako ETXERAKO ATARIRA DATORKIGUN erakundeari. Ordutegiak direla eta norbaitek ezin badu egun horietan etxean egon, Mankomunitateari deitu eta soluzioa bilatuko diogu, EZ DITZAZUELA BERDERA SEKULAN BOTA. Emauseko Trapuketarien 2018ko egutegia hemen duzu.

Go to Top