Hemen da Bidausiko web-orria!
Bidausi Zabor Sendoen Batzak webgunea ireki du erabiltzeak eta edonor jakinaren gainean edukitzeko Nafarroako txoko honetan eskaintzen dituen zerbitzuez eta hondakinei eta inguruneari buruz agertzen diren berriez.
Orrialdean, azpimarratu behar dira hondakin bakoitza non bota jakiteko gida eta konpostaketari buruzko atala, prozesuari buruzko informazioa, urratsak, aholkuak, estekak eta abar dituena. Orobat, beirarendako eta pilendako edukiontziak beterik daudela eta antzeko gertakarien berri emateko aukera ematen du.