Bidausi Mankomunitateak herritarrak gonbidatzen ditu 2026ko egutegia sortzen laguntzeko, gure lurraldeko bizitza, natura, kultura eta hondakinen inguruko praktika onak islatzen dituzten argazkiak bidaliz.

Animatu, egutegi hau guztiona da!

 

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

  1. Parte-hartzea
  • 16 urtetik gorako eta Bidausi Mankomunitateko udalerriren batean bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izanen dute.
  • Parte-hartzea doakoa izanen da.
  • Profesional zein zaleek parte har dezakete.
  • Argazkiek originalak izan behar dute eta ez dira beste lehiaketetan aurkeztu edo saritutakoak izanen.

 

  1. Argazkien gaia

Irudiek honako gai hauetakoren bat islatu beharko dute:

  • Ingurune naturala eta paisaiak.
  • Herriak, tradizioak eta jarduera kulturalak.
  • Tokiko fauna eta flora.
  • Hondakinen arloan praktika onak: prebentzioa, berrerabilpena, birziklapena, konpostatzea, kontsumo arduratsua, etab.
  • Urteko lau urtaroetako eszenak (udaberria, uda, udazkena, negua).

Ez dira onartuko argazkiak baldin eta:

  • Bizikidetzaren aurkakoak edo iraingarriak badira.
  • Publizitatea edo marka komertzialak agerian badituzte.
  • Bidausi Mankomunitateko eremutik kanpokoak badira.

 

  1. Argazki kopurua eta formatua
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki bidali ahal izanen ditu.
  • Formatu digitala: JPEG edo PNG.
  • Gutxieneko bereizmena: 4 megapixel.
  • Ez dira fotomuntaiak onartuko: elementuak gehitu, kendu edo mugiaraztea debekaturik dago. Argiztapen, kontraste edo mozketa oinarrizko doikuntzak soilik onartuko dira.

 

  1. Argazkien bidalketa
  • Argazkiak 2025eko azaroaren 15a baino lehen bidali beharko dira:
  • Halaber, bidali beharko da parte-hartzaileari eta argazkiei buruzko informazioa:
    • Izen-abizenak.
    • Helbidea eta udalerria.
    • Telefonoa eta posta elektronikoa.
    • Argazki bakoitzaren izenburua eta deskribapen laburra (gehienez 200 hitz).
  • Antolakuntzak fitxategien harrera berretsiko du.
  • Argazkiak anonimoki aurkeztuko zaizkio epaimahaiari.

 

  1. Hautaketa

Mankomunitateak izendatutako batzorde batek hautatuko ditu 14 argazki, eta horiek osatuko dute 2026ko Bidausi Egutegia. Kontuan hartuko dira:

  • Kalitate artistiko eta teknikoa.
  • Gaia eta lurraldearen ordezkaritza orekatua (herriak, urtaroak, jarduerak).
  • Jatorrizkotasuna eta sormena.

Batzordearen erabakia apelaezina izango da.

 

  1. Erabilera eskubideak
  • Parte-hartzaileek doan lagako dizkiote Bidausi Mankomunitateari hautatutako argazkien erreprodukzio-eskubideak, esklusiboki ondorengoetarako:
    • 2026ko egutegia eratzeko.
    • Mankomunitateari lotutako komunikazioetarako, hala sare sozial nola bestelakoetan.
  • Beti aipatuko da egilearen izena.
  • Hautatu gabeko argazkiak ez dira erabiliko baimen espresurik gabe.
  • Irudietan agertzen diren pertsonen irudi-eskubideen erantzukizuna egileari dagokio.

 

  1. Sariak
  • Hautatutako 14 argazkiak argitaratuko dira 2026ko Bidausi Egutegian.
  • Hautatutako argazkien egile bakoitzak jasoko du hondakinen prebentziorako produktuen kit bat (poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak).
  • Egutegian agertuko ez diren baina epaimahaiaren gustukoen diren argazkien artean 10 kit gehigarri zozketatuko dira.

 

  1. Oinarriak onartzea

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.