2022ko Hondakinen Funtsaren dirulaguntzei esker, etxeko hondakinen urte anitzeko fluxuarenak, Bidausiko ekintza batzuk finantzazioa lortu dute burutu ahal izateko.
Dirulaguntza hortara bi Proiektu ezberdin aurkeztu zen: auzo konpostagune kopuruaren zabaltzea eta gai organikoa bereizita biltzeko edukiontzi marroien ezarpena. Xedea, gai organikoaren bereizketan aurrerapausoak ematea da eta gero eta gai organiko gehiago errefusarendako edukiontzi berdean amaitzea sahiestea.
Bada, Bidausin auzo konpostagune berriak baditugu honako herrietan: Aintzioa, Ardaitz, Aurizberri, Mezkiritz eta Orondritz. Gune berri hauetako konpostagailuetan, jendeak aski du bere gai organikoa utzi eta bertan izanen den gai lehorrarekin estaltzea. Gainerako mantentzea Bidausiren esku egonen da: aireztatzeko nahastea, gai lehorraren proportzioa zuzentzea eta lortutako konposta jendearendako ateratzea. Hagitz erosoa da eta konpostaketa berez azkarragoa izanen da, etxebizitza arrunt batean biltzen den gai organikoa handiagoa baita.
Gai organikoa bereizita biltzeari dagokionez, Orreaga, Auritz eta Aurizberrin guziendako irekia dauden edukiontzi marroiak ezarri dira. Taberna eta jatetxeetako gai organikoa jasotzen ari zen jadanik, baina Establezimendu bakoitzarentzat berezko eta itxitako edukiontzietan egiten zen. Orain, herri hauetako edozein pertsonak bere gai organikoa bota dezake Irunberriko Josenearen egoitzan konpostatua izan dadin. Hori bai, parte hartzen duten etxebizitzek izena eman behar dute zerbitzua erabiltzeko, horrela urteko tasan deskontua lortuko dute, hondakinak hobeki kudeatzeagatik.
Hondakinen Funtsari esker, jasotako gai organiko kopurua handituko dugu, ingurumenerako hain onuragarria eta gure herrietan hain erreza dena.