Nafarroako Gobernuak, 2022ko Hondakinen Funtsaren urteko etxeko hondakinen fluxuaren bitartez, 8.188 € bideratu ditu Bidausi Mankomunitatearen hainbat ekintza finantzatzeko. Honako hiru proiektuak finantzatu ditu:
- 2.508 € Mankomunitateko harategietan ontzirik gabeko erosketak burutzeko taperrak erosteko. Prebentzio ekintza honekin, jendeak beren etxetik ohiko haragitegietako erosketa egiteko beren ontziak eramatea bilatzen da, behin etxera iritsita botako diren ontziak eramatea saihestuz.
- 3.500 € Errefus Txapelketaren sarietarako. Nafarroa osoko mankomunitateetan eman den txapelketa da, edukiontzi berdean uzten den hondakin-kopurua murriztea duena xede. Aurten Bidausin dauzkagun bi ibilbideen artean gauzatu da lehia, mendebaldeko ibilbidea garaile izan delarik. Sariak, balorizazio zaileko plastikoz egindako hiri-altzariak, eskualdeko eskolendako izan dira, ibilbide garailean kokatutakoei sari bikoitza emanez.
- 2.180 € Bidausiko egutegiarentzat. 2023ko egutegia prestatu da berriz ere, Mankomunitateko etxe guztietan banatzeko. Egutegian hondakinen gaineko informazio baliagarria ageri da: prebentzioa, konpostaketa, birziklapena, beharrezko telefonoak, eta abar. Horrez gain, hilabete bakoitzeko, gure zonaldeko irudi eder bat ekartzen du.