Nafarroako Gobernuak, bere 2021eko Hondakinen Fondoa dirulaguntzaren bitartez, 14.634,22 € dirulaguntza baimendu dio Bidausi Mankomunitateari hondakinen gaineko bortz proiektu burutzeko.

Hasteko, 3.560 € onartu ditu poltsa berrerabilgarrietarako, zeinekin bertze motatako poltsen eta bereziki erabilera bakarreko plastikozkoen erabiliera murriztea espero dugun. Halaber, 1.294,22 € baimendu ditu taberna eta jatetxeendako beirazko pitzerak erosteko, Mankomunitateko logoa eta “hondakinik onena, sortzen ez dena” esaldia dakartzatenak. Finantzatu diguten bertze proiektu bat OrganiKopan parte hartzeagatik eman diren sariena da, 3.500 € balio duena.

Laugarren ekintza 2022rako Mankomunitatearen egutegiak dira, lehen aldiz ekoiztuak gure zonaldean. Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2.100 € onartu dizkigu edukiontzi horiaren Birziklapenaren Totemarentzat, fite zuen herrietan ikusiko duzuena.

Hauekin guztiekin Prebentzioan hobetzearen helburua daukagu, hondakinei dagokionez garrantzizkoena, hala nola objektuen Berrerabilpenean eta, hirugarren maila batean, Birziklapenean. Hala da, Birziklapena hirugarren leku batean doa, lehenago Prebenitzea eta Berrerabiltzea delarik.