Bidausi Mankomunitateak 2022. urtetik aurrera hondakin nagusien bilketarako kontratazio berriarendako baldintzak argitaratu ditu. Hemen ikus daitezke.

Heldu den abenduaren 31an Urbaser enpresarekin daukagun hitzarmena amaitzen denez, errefuxa, ontzi arin, paper eta kartoi eta bertzelakoendako bilketetarako, hala nola dagokien edukiontzien garbiketarako baldintzak argitaratu dira.