COVID-19-aren aurka prebenitzeko, Bidausitik ematen diren zerbitzuetan hurrengo aldaketen berri eman nahi dugu:
- Ez da aurrez-aurre inor artatuko, telematikoki baizik: 636 111 682 telefono zenbakian eta ayuntamiento@garralda.es edo bidausi@hotmail.com helbide elektronikoetan.
- Emauseko Trapuketarien atez-ateko zerbitzua bertan behera gelditzen da. Hala ere, 012 telefono zenbakian bizilagunen abisuak hartzen jarraituko da, zerbitzua berriz abiatzean hondakin horien bila joateko.
- Beirarako edukiontziaren bilketa: aste honetan berdin jarraituko du lanean, hurrengo astean zerbitzu minimoetan hasiko direlarik.
- Beste bilketek (edukiontzi hori, urdin eta berdeak) ez dute aldaketarik jasaten.
Edozein zalantzarekin, ezar zaitezte Bidausirekin harremanetan.
Esker mila.