Lege-Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.mank-bidausi.com Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Sozietatearen izena: Bidausi Zabor Sendoen Batza
IFK: P3140897D
Helbidea: Petra Machín karrika, 1
Herria: Garralda (Nafarroa)
Telefono-zenbakia: 948 76 40 08
Helbide elektronikoa: bidausi@hotmail.com eta ayuntamiento@garralda.es
- Erantzukizunak eta bermeak
www.mank-bidausi.com, hain zuzen, Bidausi Zabor Sendoen Batzaren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Bidausi Zabor Sendoen Batza, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Bidausi Zabor Sendoen Batzak ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Bidausi Zabor Sendoen Batzak espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
www.mank-bidausi.com-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Bidausi Zabor Sendoen Batzak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Bidausi Zabor Sendoen Batza ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Bidausi Zabor Sendoen Batzak ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Bidausi Zabor Sendoen Batzak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Bidausi Zabor Sendoen Batzak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko
- Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Bidausi Zabor Sendoen Batzarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
www.mank-bidausi.com web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Bidausi Zabor Sendoen Batzak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.
Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Bidausi Zabor Sendoen Batzaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
- Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Bidausi Zabor Sendoen Batzak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Bidausi Zabor Sendoen Batzak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
- Jurisdikzioa
Bidausi Zabor Sendoen Batzaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Bidausi Zabor Sendoen Batzaren eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.