Prebentzioa, hondakinik onena, sortzen ez dena
Prebentzioa, hondakinen kudeaketan egin beharreko lehentasunen zerrendan lehenbizikoa da. Laburbilduz: “hondakinik onena, sortzen ez dena”.
Bidausitik Prebentzioaren alde egiten dugu hauekin:
- Poltsa berrerabilgarriekin.
- Harategietatik erosketa hartzeko “tupper”-ekin.
- Jatetxeendako pitxerrekin, iturriko ura eman dezaten.
Hortaz gain, edalontzi eta baxera berrerabilgarriak daudela jakinarazi nahi dugu, gure festetan plastikozko erabilera bakarreko objektu gehiago erabil ez daitezen.
Hondakinen Direktiba Markoa izeneko neurri sortak (2008/98/CE Direktiba, Europar Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko azaroraren 19koa, hondakinei buruzkoa), Europa baliabideen erabilera eraginkor eta hondakin gutxiagoren sortzailea den gizartea bilakatu nahi du, horretarako honakoa definitzen du.
-
Ekonomia zirkularra: gaur egungo ekonomia lineala, ekoitzi, kontsumitu eta bota egiten duen hori, ekonomia zirkularra bihurtzea du xede, zeinean gaiak behin eta berriz birsartzen diren ekoizpen prozesuan, lehengai eta produktu berriak ekoizteko.
Bihurtze hau alor askotan eman beharreko aldaketekin batera gauzatu beharko litzateke, energia, industria, nekazaritza, arrantza, garraioa eta kontsumitzaile eta ekoizleen jarrera besteak beste.
-
Hondakinen hierarkia: ekonomia zirkular horren hildoari jarraikiz, lehentasun ordena bat ezartzen da, prebentzioa lehenesten delarik. Laugarren aukeran Balorizazioa aurki dezakegu, konpostaketa bere baitan duena, eta azken aukeratzat jotzen da ezabapena, hala zabortegietan uztea, nola erretzea.