Aurreko urteetan egin izan den gisara, Bidausik etxeetarako egutegi batzuk prestatu ditu. Hondakinen inguruko informazioa gure etxebizitzetan eskuragarri egotea da helburua, emeki-emeki hobetzen joan gaitezen. Aupa, guzien artean lortuko dugu!

Egutegiak gure zonaldeko argazki ederrak ditu eta, nahi izan ezkero, hemen eskura dezakezue. Egizu klik hemen.

Hortaz landa, bertze egutegi bat lortzeko aukera duzue, Nafarroako Hondakinena, Partzuergoko kanpainak bere baitan dituena: kanpoan botatako hondakinena “Tamaina handikoak uztean… Ez zaitez izan gaizkilea”; eta ostalaritzaren ingurukoa, “Ez naiz ezkutatzen. Gardena naiz”. Biak ere Bidausiren babesarekin eta gure ostalaritzaren parte-hartzearekin. Egizu klik hemen.