Bidausi Zabor Sendoen Mankomunitateak interesa izan dezaketen pertsona eta entitate orori jakinarazi nahi die, Mankomunitatearen eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren tasen borondatezko ordainketa burutzeko epea, 2024ko urteari dagozkionak, datorren 2024ko abenduaren 31an amaituko dela.
Helbideratutako ordainagiriak, obligaziodunek emandako banku-kontuan zordunduko dira 2024ko azaroaren 15etik aurrera.
Helbideratu gabeko ordainagiriak, Bidausi Zabor Sendoen Mankomunitateak Nafarroako Rural Kutxan irekita duen kontuan ordaindu beharko dira epe horretan berean.
Behin adierazitako epea igarota, ordainarazpena abiatuko da premiamendu-bidea jarraituz.
Guztien ezaguerarako plazaratzen dena.
Garralda, 2024ko urriaren 3a.– Lehendakaria, José Irigaray Gil.