Luzaiden egindako Pirinioan Lan eta Bizi elkarteak prestatutako merkatuan postutxo bat ezarri dugu Bidausiko Mankomunitatetik. Abagune paregabea bizilagunei konpostaketa egitea merkeago dela oroitarazteko eta Bidausin egiten den guztia jakinarazteko.

Egun beroa eta xarmanta, Bidausiko edertasuna eta xarma isladatzen duen herrietako batean, non agerian azaltzen zaigun zein garrantzizkoa den natura eta ingurumena zaintzea gure lurraldeak berdin jarrai dezan guretako eta bisitariendako