Konpostaketa Garraldako ikasleekin

Konpostaketa Garraldako ikasleekin

Garraldako eskolan ezarritako auzokonpostaketa gunea dela eta, hango ikasleei konpostagailu mota honen erabilera adieraztera abiatu ginen, hauen izanen baitira eskolan jasotako gai organikoak botatzearen arduradunak.

Garraldako eskola hondakin organikoen sortzaile handietako bat da, izan ere, kalkulatzen da astero 40 kg botatzen dituztela. Horregatik eta Bidausiko gazteria konzientziatzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako, metro kubiko bateko 6 konpostagailu ezarri ziren proba moduan, eskolako, ondoko auzoko eta oro har Garraldako edozein etxebizitzako gai organikoak jasotzeko xedearekin. Gunea ez dago zeharo amaiturik eta oraindik ez da aurkezpen ofizialik gauzatu, hala ere, bitartean sortzen ari diren hondar organiko baliagarri horiek xahu ez daitezen ikasleei hau lehenbailehen erabiltzeko aukera eman nahi genien.

Esker aunitz Garraldako eskola eta bere ikasleei!

2019-01-21T08:32:24+00:002019/01/21|berriak|