Festa ekologiko, garbi eta jasangarriago batzuen mesedetan

Vasos reutilizables

Berrerabilpen eta hondakinen murrizketaren kultura heda dadin, Bidausi Mankomunitateak edalontzi berrerabilgarri hauek festa antolakuntzen esku uzten ditu.

Bi edalontzi mota dago: 30 cl-koak, kaña, freskagarri edo ardoendako aproposak; eta 50 cl-koak, konbinatu eta litro hereneko edariendako. Edalontziak utzi egiten dira, itzultzen ez diren bakoitzarengatik 50 zentimo bakarrik kobratuz, hori dela eta, erabilpen bakarrekoak baino merkeagoak ere badira.

Jaits ezazu informazio guztia duen pdf bat

JAITS EZAZU ESKAERA PDF FORMATUAN

Mankomunitatetik jakinarazi nahi dizuegu Ecovidrio entitateak, iglú berdeetara botatako beira jaso eta kudeatzen dituenak, badituela beira iglurik hurbilenera garraiatzeko gurpildun edukiontziak, jatetxe, taberna, hotel eta halakoendako egokiak.

Halaber, edukiontzi txiki ezberdinak ditugu (beirarako 120 litrokoak, eta 240 litroko hori eta urdinak), festetan diren Bidausiko herrietan erabil daitezen.

Eska iezazkiguzu edukiontziak birziklapena errazteko!

Contenedores colores

Prebentzioa

  • Kontsumo arduratsuan jardun zaitez; hondakinik onena sortzen ez dena baita.

  • Murriztu itzazu erabilera bakarreko objektuak zure erosketetan.

  • Saihets itzazu, ahal den neurrian, gehiegizko bildukiak dituzten produktuak.

  • Erabil itzazu anitzetan karga daitezkeen pilak, erabilera bakarrekoen ordez.

  • Erabil itzazu oihalezko eskuzapi, mukizapi eta trapuak, kalitate handiko erabilera bakarreko zelulosa erabili beharrean.

  • Edan ezazu iturriko ura, botiletan erositakoa baizik.

  • Erositako janariaren erdia galtzen da, egin itzazu erosketa txikiagoak maizago.

  • Dena botatzea onartezina da, hala kostu ekonomikoarengatik, nola ingurunean duen eraginarengatik.

Berrerabilpena

  • Hondakinak ez dira zaborrak, baliabide bat baizik.

  • Konposta ezazu.

  • Erabil itzazu erabilera anitzeko oihalezko poltsak, plastikozkoak denetarako erabili beharrean.

  • Bota aurretik, laga edo saldu itzazu zure arropa, altzari, liburu edo jostailuak.

  • Bila ezazu erabilera berri eta ezberdinen bat beirazko ontzi, kartoizko kaxa eta poltsendako, adibidez, hauek bota aitzinetik.

Birziklapena

  • Bereiz itzazu hondakin bakoitza osatzen dituen gai ezberdinak. Bereizte egoki horren araberakoa izanen dira birziklapen emaitzak.

  • Birziklatzea bereiztea da. Birziklatzea ez nahastea da.

  • Birziklatzea ez da ekologismoa, gizalegea baizik.

  • Toles itzazu ontziak edukiontzietan toki gutxiago har dezaten, horrela ez dira hain agudo beteko eta garraio-gastuak murritz daitezke.

Hondakinen Direktiba Markoa izeneko neurri sortak (2008/98/CE Direktiba, Europar Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko azaroraren 19koa, hondakinei buruzkoa), Europa baliabideen erabilera eraginkor eta hondakin gutxiagoren sortzailea den gizartea bilakatu nahi du, horretarako honakoa definitzen du.

  • Ekonomia zirkularra: gaur egungo ekonomia lineala, ekoitzi, kontsumitu eta bota egiten duen hori, ekonomia zirkularra bihurtzea du xede, zeinean gaiak behin eta berriz birsartzen diren ekoizpen prozesuan, lehengai eta produktu berriak ekoizteko.
    Bihurtze hau alor askotan eman beharreko aldaketekin batera gauzatu beharko litzateke, energia, industria, nekazaritza, arrantza, garraioa eta kontsumitzaile eta ekoizleen jarrera besteak beste.

  • Hondakinen hierarkia: ekonomia zirkular horren hildoari jarraikiz, lehentasun ordena bat ezartzen da, prebentzioa lehenesten delarik. Laugarren aukeran Balorizazioa aurki dezakegu, konpostaketa bere baitan duena, eta azken aukeratzat jotzen da ezabapena, hala zabortegietan uztea, nola erretzea.