Munduko birziklapenaren egunarekin batera, Nafarroako Gobernuak eta hondakinen mankomunitateek hondakinen bereizketa egokiak sustatzeko eta biohondakinen bereizketaren garrantziaren Berri emateko kanpainia bat abian ezarri dute.


“Marroiak? Bai, mila esker”
dugu kanpainiarako hautatutako leloa, gai organikoak diren hondakin guztiak, batez ere janariak, kimaketak eta lorezaintzazkoak, bilketa berezituan edota konpostaketan biltzea bilatzen duena.

2015ean 120.000 tona biohondakin sortu zen Nafarroa osoan; eguneko eta nafar bakoitzeko 1’14 kg. Hauetatik %33a bakarrik izan zen bereizik bildua eta kudeatua, 2017-2027ko Hondakinen Planak 2020rako %50a eta %70a 2027rako helburu duelarik.

**Nafarroako Gobernuak utzitako argazkia