Oro har, biodegradagarria den guztia balia daiteke, beti ere, pozoi, gaixotasun edo produktu kimikoez kutsaturik ez badago. Gaiak honakoetan sailkatzen ditugu: “berde” eta ”marroi”-etan.

Gure sukaldetan sortzen diren gehienak hemen sar ditzakegu, baita baratze eta lorategietako hondakin berde eta freskoak ere. Konpostagailuari Nitrogenoa ematen diote eta prozesua ernatzen dute, materia liseritzen diharduten organismoen elikagai nagusiena baita.

Honakoak dira hondakin berdeak:

  • Sukaldeko hondakinak:
    • Frutak
    • Barazkiak
    • Haragi eta arrain hondarrak
    • Sukaldatutako janariak
    • Arrozak
    • Pastak
    • Opilak
    • Arrautzak
    • Ogia
    • Kafe eta te hondarrak
  • Baratze eta lorategi hondakinak:
    • Loreak
    • Landareak
    • Soroa, belarra
    • Hosto berdeak

Gogorragoak diren eta egur itxura duten gaiez ari gatzaizkizu, baratze eta lorategietan aurki daitezkenak. Karbonoa gehitzen diote gaien nahasiari eta oso garrantzitsuak dira konpostagailuan ixuriak xurgatzeko eta gaien metari bolumena emateko garaian (egituratzaile ere zaio honengatik). Gainera, deskonposatzea gehiago kosta zaienez, lortutako konpostaren zatirik handiena osotzen dute

Honakoak dira hondakin marroiak:

  • Sukaldeko hondakinak:
    • Fruitu lehorrak
    • Arrautze oskolak
  • Baratze eta lorategiko hondakinak:
    • Kimaketa hondarrak
    • Abartxoak
    • Zuhaitz-azalak
    • Hosto idorrak
    • Zur txirbil eta zerrautsa
    • Lastoa
    • Belar idorra

Noizbehinka bakarrik egotzi beharreko gaiak, kopuru handian prozesua trabatzen dutelako edota deskonposatzeko gehiegizko denbora behar dutelako.

  • Papera eta kartoia kolorerik gaboeko tintekin (gai marroia)
  • Zuntz naturaleko oihalak (marroia)
  • Esnekiak
  • Sukaldeko papera eta paperezko eskuoihalak
  • Zukuak
  • Hezurrak
  • Ziza edo goroldio hondarrak
  • Abereen gorotza (maskotena ez)
  • Tratamendurik gabeko egurren sutako hautsa (marroia)

Degradagarriak ez diren gaiak edo prozesuari ezer gaineratzen ez diotenak, hartara, konpostagailura botatzea ez zentzurik.

  • Degradagarria ez den zernahi (metala, beira, plastikoa…)
  • Lurra
  • Zigarro-mutxikinak
  • Pixoihal eta konpresak
  • Etxeko maskoten gorotzak