Zabor-bilketa berriak bolondresen laguntzaz

2019-03-25T08:58:03+00:002019/03/25|berriak|

Martxoko hilabetean zehar, Mankomunitateko hainbat tokitan burutu dira naturan eta ingurumenan utzitako zaborren bilketak. Ecoembes eta SEO/Birdlife-k sortutako Libera egitasmoaren baitako bilketak dira hauek, lema "aska ezazu zaborrez metro karratu bat natura" duelarik. Badugu bigarren aldia Irati-Orreaga Turismo Elkartea eta Bidausiren artean proiektuan parte hartzen dugula, lehena joan den ekainean izan zelarik, eta oraingoan inguruko

Konpostaketa Garraldako ikasleekin

2019-01-21T08:32:24+00:002019/01/21|berriak|

Garraldako eskolan ezarritako auzokonpostaketa gunea dela eta, hango ikasleei konpostagailu mota honen erabilera adieraztera abiatu ginen, hauen izanen baitira eskolan jasotako gai organikoak botatzearen arduradunak. Garraldako eskola hondakin organikoen sortzaile handietako bat da, izan ere, kalkulatzen da astero 40 kg botatzen dituztela. Horregatik eta Bidausiko gazteria konzientziatzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako, metro kubiko bateko 6 konpostagailu

Bidausiko jaiak edalontzi berrerabilgarriekin

2018-07-31T08:17:42+00:002018/07/25|berriak|

Uda jai garaia da eta Bidausin edalontzi berrerabilgarriak eskaintzen ditugu jai jasangarriago batzuen mesedetan. Herri batzuk jadanik iaz hasi ziren hauek erabiltzen, erabilera bakarreko edalontziek, merke itxura izanagatik, ingurune-kostu ikaragarria dutelako, diru aldetik garestiagoak ere badira eta hauen erabilerak herrietako plazak garbitzearen lana arrunt zailtzen du. Herriok izan ziren: Hiriberri, Aria, Orbaizeta, Mezkiritz, Orondritz, Aurizberri,

Postua Luzaideko merkatuan

2018-05-24T11:47:33+00:002018/04/30|berriak|

Luzaiden egindako Pirinioan Lan eta Bizi elkarteak prestatutako merkatuan postutxo bat ezarri dugu Bidausiko Mankomunitatetik. Abagune paregabea bizilagunei konpostaketa egitea merkeago dela oroitarazteko eta Bidausin egiten den guztia jakinarazteko. Egun beroa eta xarmanta, Bidausiko edertasuna eta xarma isladatzen duen herrietako batean, non agerian azaltzen zaigun zein garrantzizkoa den natura eta ingurumena zaintzea gure lurraldeak berdin

Konpostaketa hitzaldi berriak

2018-05-24T11:37:13+00:002018/04/20|berriak|

Aipatutako herrietan konpostaketari buruzko hitzaldiak eman izan dira berriki. Atez ate interesatuak nortzuk diren jakin eta gero, bileratxo bana egin da herri bakoitzean, era laburrean Bidausi Mankomunitateko zerbitzuen eta etxeko konpostagailuez egiten den konpostaketaren berri emateko. Aldez aurretik baziren herri hauetan guztietan konpostagailuak: 19 Garraldan, 4 Hiriberrin, 18 Orbaizetan eta 11 Abaurregainan. Hala eta guztiz

Web-orriaren estreinaldia!

2018-02-10T21:09:46+00:002018/02/05|berriak|

Hemen da Bidausiko web-orria! Bidausi Zabor Sendoen Batzak webgunea ireki du erabiltzeak eta edonor jakinaren gainean edukitzeko Nafarroako txoko honetan eskaintzen dituen zerbitzuez eta hondakinei eta inguruneari buruz agertzen diren berriez. Orrialdean, azpimarratu behar dira hondakin bakoitza non bota jakiteko gida eta konpostaketari buruzko atala, prozesuari buruzko informazioa, urratsak, aholkuak, estekak eta abar dituena. Orobat,

Konpostaketa bilera Garraldan

2018-02-23T09:19:20+00:002017/09/05|berriak|

Vermicanek Garraldan eman ditu konpostaketaren gaineko hezkuntza eta hau burutzeko materiala Etxe-konpostaketa egiten jakiteko eta prozesua burutzeko materiala banatzeko bilera eta hitzaldi bat egin da Garraldan. Bertara aldez aurretik konpostaketa egiteko eskaera egina zuen lagun multzo bat deitua izan zen eta Garralda inguruan kartelak paratu ziren hau iragarriz. Hitzaldi hau, Vermican enpresako teknikari batek eman

Nafarroako Gobernuko dirulaguntzak

2018-02-23T09:19:33+00:002017/09/05|berriak|

Nafarroako Gobernuak bi proiektu gauzatzeko dirulaguntza eman dio Bidausiri. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia ebatzi zuen. Bidausi Mankomunitateak proiektua bat aurkeztu zuen eta dirulaguntzetarako hautatua izan da. Proiektuak gai organikoaren gaineko eta birziklapen orokorraren gaineko ardura eta konpostaketaren hedatzea jorratzen du, horretarako 3.000

Estatuko laguntzak lortu dira hainbat proiektutarako

2018-02-10T21:21:15+00:002017/07/24|berriak|

Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, aurreko urteak legez, ingurumenaren aldeko PIMA izeneko planaren baitan laguntzen deialdia egin zuen, klima-aldaketaren aurkako borrokarako. Konpostaketa sustatzeko neurrientzat laguntzak eskaintzen ditu zehatz-mehatz eta Bidausiren bi proiektuk lortu dituzte. Proiektu bat, sortzaile handiei gai organikoen bilketa berezituaren ezarpenan datza eta 5.517 €-ko laguntza lortu du, proiektu osoaren %80a.

Gai organikoei buruzko nafar kanpainiaren aurkezpena

2018-02-23T11:27:31+00:002017/05/17|berriak|

Munduko birziklapenaren egunarekin batera, Nafarroako Gobernuak eta hondakinen mankomunitateek hondakinen bereizketa egokiak sustatzeko eta biohondakinen bereizketaren garrantziaren Berri emateko kanpainia bat abian ezarri dute. “Marroiak? Bai, mila esker” dugu kanpainiarako hautatutako leloa, gai organikoak diren hondakin guztiak, batez ere janariak, kimaketak eta lorezaintzazkoak, bilketa berezituan edota konpostaketan biltzea bilatzen duena. 2015ean 120.000 tona