bidausi

About bidausi

This author has not yet filled in any details.
So far bidausi has created 14 blog entries.

Bidausi Mankomunitatearen jakinarazpena koronabirusari aurre egiteko

2020-03-18T08:44:55+00:002020/03/18|berriak|

COVID-19-aren aurka prebenitzeko, Bidausitik ematen diren zerbitzuetan hurrengo aldaketen berri eman nahi dugu: Ez da aurrez-aurre inor artatuko, telematikoki baizik: 636 111 682 telefono zenbakian eta ayuntamiento@garralda.es edo bidausi@hotmail.com helbide elektronikoetan. Emauseko Trapuketarien atez-ateko zerbitzua bertan behera gelditzen da. Hala ere, 012 telefono zenbakian bizilagunen abisuak hartzen jarraituko da, zerbitzua berriz abiatzean hondakin horien bila

Zabor-bilketa berriak bolondresen laguntzaz

2019-03-25T08:58:03+00:002019/03/25|berriak|

Martxoko hilabetean zehar, Mankomunitateko hainbat tokitan burutu dira naturan eta ingurumenan utzitako zaborren bilketak. Ecoembes eta SEO/Birdlife-k sortutako Libera egitasmoaren baitako bilketak dira hauek, lema "aska ezazu zaborrez metro karratu bat natura" duelarik. Badugu bigarren aldia Irati-Orreaga Turismo Elkartea eta Bidausiren artean proiektuan parte hartzen dugula, lehena joan den ekainean izan zelarik, eta oraingoan inguruko

Konpostaketa Garraldako ikasleekin

2019-01-21T08:32:24+00:002019/01/21|berriak|

Garraldako eskolan ezarritako auzokonpostaketa gunea dela eta, hango ikasleei konpostagailu mota honen erabilera adieraztera abiatu ginen, hauen izanen baitira eskolan jasotako gai organikoak botatzearen arduradunak. Garraldako eskola hondakin organikoen sortzaile handietako bat da, izan ere, kalkulatzen da astero 40 kg botatzen dituztela. Horregatik eta Bidausiko gazteria konzientziatzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako, metro kubiko bateko 6 konpostagailu

Emausera deitzea erosoena da

2018-07-31T08:13:30+00:002018/07/31|Ekintza ezegokiak|

Bidausiko bizilagun guztiei oroitarazten zaie traste handiak, gailu elektriko oro eta ehunak Emauseko Trapuketariek biltzen dituztela, 012 zenbakira deituz. Hilabetean bitan datoz atez-ate hondakinak bilduz, ezin erosoago. Etorri baino egun pare bat lehenago deituko zaituztete bilketaren xehetasunak adosteko eta, elkartzea ezinezkoa balitz, beti utz daitezke hondakinak etxe ondoan, bizilagunen bati erraten ahal zaio edota Mankomunitateari

Bidausiko jaiak edalontzi berrerabilgarriekin

2018-07-31T08:17:42+00:002018/07/25|berriak|

Uda jai garaia da eta Bidausin edalontzi berrerabilgarriak eskaintzen ditugu jai jasangarriago batzuen mesedetan. Herri batzuk jadanik iaz hasi ziren hauek erabiltzen, erabilera bakarreko edalontziek, merke itxura izanagatik, ingurune-kostu ikaragarria dutelako, diru aldetik garestiagoak ere badira eta hauen erabilerak herrietako plazak garbitzearen lana arrunt zailtzen du. Herriok izan ziren: Hiriberri, Aria, Orbaizeta, Mezkiritz, Orondritz, Aurizberri,

Postua Luzaideko merkatuan

2018-05-24T11:47:33+00:002018/04/30|berriak|

Luzaiden egindako Pirinioan Lan eta Bizi elkarteak prestatutako merkatuan postutxo bat ezarri dugu Bidausiko Mankomunitatetik. Abagune paregabea bizilagunei konpostaketa egitea merkeago dela oroitarazteko eta Bidausin egiten den guztia jakinarazteko. Egun beroa eta xarmanta, Bidausiko edertasuna eta xarma isladatzen duen herrietako batean, non agerian azaltzen zaigun zein garrantzizkoa den natura eta ingurumena zaintzea gure lurraldeak berdin

Konpostaketa hitzaldi berriak

2018-05-24T11:37:13+00:002018/04/20|berriak|

Aipatutako herrietan konpostaketari buruzko hitzaldiak eman izan dira berriki. Atez ate interesatuak nortzuk diren jakin eta gero, bileratxo bana egin da herri bakoitzean, era laburrean Bidausi Mankomunitateko zerbitzuen eta etxeko konpostagailuez egiten den konpostaketaren berri emateko. Aldez aurretik baziren herri hauetan guztietan konpostagailuak: 19 Garraldan, 4 Hiriberrin, 18 Orbaizetan eta 11 Abaurregainan. Hala eta guztiz